Txikipedia:Irak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Irak Asiako estatu bat da. Bagdad da hiriburua. Herrialdeak 437.072 km²ko azalera du, eta 2016an, 37.202.572 biztanle zituen.
Irakeko biztanle gehienak islamdarrak dira, baina badira kristauak ere. Hizkuntza zabalduena arabiera da eta iparraldean kurduera ere hitzegiten da.
Irakek petrolio ugari du: munduko laugarren ekoizlea da. Iraganean, petrolio asko saltzen zuen, baina Kuwait inbaditu zuenean, 1990ean, Nazio Batuek debekatu zuten Irakeko petrolioa erostea. Baina gaur egun berriro sal dezake; are gehiago, Nazio Batuen arabera, Irakeko dirusarreren %99 petroliotik datoz.