Txikipedia:Klima ozeaniko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Klima ozeanikoa 40 ° eta 60 ° latitude artean aurkitzen den klima mota da, Ekuatoretik iparraldean eta hegoaldean, itsasotik hurbileko lekuetan.
Itsasoaren eragina oso handia izaten da: eragin horregatik, urteko batez besteko tenperatura 7-15°C ingurukoa da. Udak ez dira oso beroak izaten eta ezta neguak oso hotzak ere:
- Udan, batez besteko tenperatura 20°C ingurukoa izaten da.
- Neguan, berriz, 5°C eta 7°C bitartekoa.
Bestalde, prezipitazioak ugariak izaten dira eta urte osoan banatzen dira, baina urtaro batzuetan gehiago, neguan bereziki: batez beste, 800 eta 2.000 mm bitarte. Etengabeko euriteen ondorioz, ibai ozeanikoek emari ugaria eta erregularra dute urte osoan.