Txikipedia:Mononukleosi infekzioso
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mononukleosi infekziosoa, listuaren bidez transmititzen den gaixotasun infekziozkoa da, zehazki Epstein Barr birusak eragiten du. Horretaz aparte, Citomegalovirus eta kasu oso gutxi batzuetan Toxoplasma gondi birusek ere eragin dezakete infekzioa. Gizakietan ematen da bakarrik eta askoz ohikoagoa da nerabe eta helduen artean, muxuaren, leku beretik edatearen edo beste baten listua ukitzearen bidez transmititzen baita.