Txikipedia:Triceratops
From Wikipedia, the free encyclopedia
Triceratops aurpegian hiru adar handi zituen dinosauro bat zen. Bi kotxe bezain luzea eta bost errinozero bezain pisutsua, oso dinosauro indartsua eta handia zen. Sudurraren gainean hezurrezko adar txiki bat zuen, eta begien gainean metro bateko luzera zuten bi adar. Hain zuzen ere, triceratops izenak "aurpegian hiru adar" esan nahi du.
Datu azkarrak Triceratops, Altuera ...
Triceratops | |
---|---|
Dinosauro belarjalea | |
Altuera | 3 metro |
Luzera | 9 metro |
Bizi zen garaia | Kretazeoa |
Esanahia | hiru adar dituen aurpegia |
Itxi
Bere lau hanken gainean ibiltzen zen, zutabeak bezain indartsuak zirenak. Aurreko hankak bereziki handiak eta sendoak ziren, buru erraldoia mantendu ahal izateko.