Txikipedia:Txina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txina (edo Txinako Herri Errepublika) Asian dagoen herrialde bat da. Pekin da bertako hiriburua. Txinako hiririk populatsuena Shanghai da. 1997. urtean Hong Kong hiria ere Txinan sartu zen.
Munduan biztanle gehien dituen herrialdea da: 1.300 milioi pertsona baino gehiago bizi dira bertan, munduko biztanleria osoaren %20a. Hedadurari dagokionez, munduko hirugarren herrialderik handiena da (9.596.960 km² ditu). 56 etnia daude; Han etnia populatsuena da, biztanleria osoaren %92a. Hain handia da Txina, diru billeteetan ere bost hizkuntza idatzita daudela. Txinera da bertako hizkuntza nagusia.