Viktor Tsoi
sobietar musikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Viktor Robertovitx Tsoi (errusieraz: Виктор Робертович Цой; Leningrad, 1962ko ekainaren 21a - Ķesterciems, Letonia, 1990eko abuztuaren 15a) korear jatorriko sobietar rock abeslaria, gitarra-jolea, margolaria eta abestien egilea izan zen, baita Kino (errusieraz: Кино, zinema esan nahi du euskaraz) rock talde ezagunaren sortzailea eta buruzagia ere. Talde horrek guztira 8 album argitaratu eta izugarrizko ospea lortu zituen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Viktor Tsoi | |
---|---|
(1986) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1962ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Talde etnikoa | Koryo-saram (en) |
Heriotza | Tukums Barrutia, 1990eko abuztuaren 15a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Bogoslovskoe cemetery (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Familia | |
Aita | Robert Tsoi |
Ama | Valentina Vasilevna Tsoi |
Ezkontidea(k) | Marianna Tsoi |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Petersburg art school by Rerikh N.K. (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, aktorea, abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, kantugilea, zinema aktorea, margolaria, egile abeslaria, kanta-idazlea, fireman (en) eta rock musician (en) |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Kino (en) |
Genero artistikoa | rock new wave musika postpunk punk indie rock |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa baxua |
Diskoetxea | AnTrop (en) Melodiya (en) |
| |
Itxi
Aktorea ere izan zen, hainbat filmetan esku hartu zuena. Sovetski ekran (errusieraz: Советский экран) aldizkaren iritziz 1989. urteko aktorerik onena izan zen.
1990ean ezbehar baten ondorioz hil zen, baina gaur egun Errusian oraindik oso ezaguna da. Bere heriotzak hainbat zaleen buru-hilketak eragin zituen.