Willis Lamb
From Wikipedia, the free encyclopedia
Willis Eugene Lamb, Jr. (Los Angeles, 1913ko uztailaren 12a - Tucson, Arizona, 2008ko maiatzaren 15a) estatubatuar fisikaria izan zen. 1938an egin zuen doktoregoa, eta Columbia, Stanford, Harvard, Oxford, Yale eta Arizonako unibertsitateetako fisika-irakasle izan da. Bigarren Mundu Gerran irratiko mikrouhinak ikertu eta Columbiako Unibertsitateko Erradiazio Laborategiarekin lan egin zuen. Hidrogeno-espektroaren egitura hipermehea eta energia atomikoa neurtzeko metodoak aurkitu zituen. Hidrogeno-atomoaren portaera dela-eta, oker txiki batzuk ere aurkitu zituen Paul Diracen teorian. 1955ean Fisikako Nobel Saria jaso zuen Polykarp Kuschekin batera. Horren aurretik beste sari batzuk irabazi eta Estatu Batuetako Zientzia Akademiako kide aukeratu zuten.
Willis Lamb | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1913ko uztailaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Tucson, 2008ko maiatzaren 15a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Los Angeles High School (en) |
Tesi zuzendaria | Robert Oppenheimer |
Doktorego ikaslea(k) | Norman Kroll (en) Robert Retherford (en) Marlan Scully (en) Bernard T. Feld (en) Balazs Laszlo Gyorffy (en) Robert Novick (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Robert Oppenheimer |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Arizonako Unibertsitatea Yale Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea |