Zhezkazgan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zhezkazgan edo Jezkazgan (kazakheraz: Жезқазған /Jezqazğan/ جەزقازعان), lehen Dzhezkazgan (errusieraz: Джезказган, 1992 arte), Karagandy probintziako hiri bat da, Kazakhstanen, Kara-Kengir ibaiaren ondoan dagoena. 2009an populazioa 90.661 biztanlekoa zen. Hiriguneak inguruko beste herri meatzari batzuk hartzen ditu barnean, Satpayev hiria esaterako, eta guztira 148.700 biztanle biltzen ditu.
Datu azkarrak ZhezkazganЖезқазған Jezkazgan, Administrazioa ...
Zhezkazgan Жезқазған Jezkazgan | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Kazakhstan | |
Probintzia | Karagandy probintzia | |
Izen ofiziala | Жезқазған | |
Jatorrizko izena | Жезқазған | |
Posta kodea | 100600 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 47°47′N 67°42′E | |
Azalera | 47 km² | |
Altuera | 300 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 86.227 (2009) 0 (2009) | |
Dentsitatea | 1.834,62 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1938 | |
Ordu eremua | UTC+06:00 | |
http://www.jezkazgan.kz |
Itxi
Zhezkazgango populazioaren %50a kazakhstandarra da; %30a errusiarra. Badira beste gutxiengo etniko batzuk ere: ukrainarrak, alemanak, txetxeniarrak eta korearrak.