Zirkulu polar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zirkulu polarrak, zirkulu polar artikoa edo zirkulu polar antartikoa izan daiteke. Gure planetan, zirkulu polar artikoa 66°33′46.5″ N-ko latitudean dago; aldiz, zirkulu polar antartikoa 66°33′46.5″ S-ko latitudean dago kokatuta.
Zirkulu polarren barruan dauden eremuak poloekin lotuta daude (Ipar Poloa eta Hego Poloa), geografikoki zona hotzak bezala ezagutzen dira, zona hauek teorikoki urtero 24 orduko periodo bat dute gutxienez, non eguzkia ortzemugaren gainetik egongo litzateke denbora guztian eta beste 24 orduko periodo bat dute non eguzkia ez den horizontearen gainetik egongo. Hala ere, atmosferaren errefrakzioaren eta eguzkia objektu zabal bat izatearen eta ez iturri zehatz baten ondorioz, argiztatutako eremua nolabait luzatu egiten da eta, aldiz, ilunpeko eremua nolabait murriztu egiten da.