Évariste Galois
From Wikipedia, the free encyclopedia
Évariste Galois (Bourg-la-Reine, 1811ko urriaren 25a - Paris, 1832ko maiatzaren 31) matematikari gazte frantsesa.[1] Nerabezaroan, polinomio bat errotzaileen bidez ebazteko baldintza beharrezko eta nahikoa zehazteko gauza izan zen, ebatzi gabe zegoen problema bati ebazpen bat emanez. Bere lanek funtsezko oinarria eskaini zuten bere izena daraman teoria garatzeko, Galoisen teoria, aljebra abstraktuaren adar nagusietako bat dena. Évariste Galois lehena izan zen "talde" terminoa matematika-testuinguruan erabili zuena. Galoisen teoria CDMA modulazioaren matematika-oinarria da. CDMA modulazioa komunikazioetan erabiltzen da eta, bereziki, satelite bidezko nabigazio-sistemetan: GPS, GLONASS, etab. Ekuazio matematikoen teorian, integral abeldarren emaitzak eta hauen sailkapen eta periodikotasunaren gainean hainbat ondorioetara iritsi zen.
Évariste Galois | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bourg-la-Reine, 1811ko urriaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1832ko maiatzaren 31 (20 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa duelua: bala zauria |
Familia | |
Aita | Nicolas-Gabriel Galois |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure Lycée Louis-le-Grand (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta iraultzailea |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | École normale supérieure |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Adrien-Marie Legendre |
Kidetza | Society of People of Friends (en) |