1985eko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
1985eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 30. edizioa izan zen. Göteborgeko Scandinavium aretoan antolatu zen, Suedian, maiatzaren 4an. Aurkezlea Lill Lindfors izan zen.
Datu azkarrak Finala, Egoitza ...
1985eko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Maiatzaren 4, 1985 |
Egoitza | Scandinavium, Göteborg |
Aurkezlea(k) | Lill Lindfors |
Antolatzailea | Sveriges Television (SVT) |
Partaide kopurua | 19 |
Irabazlea | "La det swinge" Bobbysocks Norvegia |
Itxi
Garailea Norvegiako Bobbysocks bikotea izan zen, "La det swinge" abestiarekin. Norvegiaren lehen garaipena izan zen.
Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioko kopuru bera. Grezia eta Israel urtebeteko etenaldiaren ostean bueltatu ziren. Bestalde, Herbehereek uko egin zioten parte hartzeari erabakitako data Herbehereetan Eroritako Soldaduen Eguna izateagatik, eta Jugoslaviak ere Josip Broz Titoren heriotzaren urteurrena izateagatik.