2009ko Malaysiako Sari Nagusia
From Wikipedia, the free encyclopedia
2009ko Malaysiako Sari Nagusia 1 Formulako 2009ko denboraldiko bigarren sari nagusia izan zen. Apirilaren 4 eta 5 artean ospatu zen Kuala Lumpurren (Malaysia).
Lasterketa eroa izan zen. Hainbat itzuli egin ostean, izugarrizko zaparradak lasterketa bertan behera utzi zuen. Ondoren, lasterketako komisarioek lasterketa bertan behera uztea erabaki zuten. Lasterketaren %75a baino gutxiago egin zenez, puntu guztien erdiak banatu ziren eta lasterketa utzi zen momentuan zeuden posizioak gorde ziren podio eta puntuaketetarako.