2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 58. edizioa izan zen. Malmöko Malmö Arena aretoan ospatu zen, Suedian. Finalerdiak maiatzak 14 eta 16an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 18an. Aurkezlea Petra Mede izan zen. Emmelie de Forest izan zen lehiaketako garaile, "Only Teardrops" kantuarekin Danimarka ordezkatuz. Danimarkaren hirugarren garaipena izan zen. Bigarren postua Azerbaijaneko ordezkaria zen Farid Mammadov-entzat izan zen, "Hold Me" kantuarekin. Ukrainako ordezkaria zen Zlata Ognevich, "Gravity" kantuarekin, hirugarren izan zen.
2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | Maiatzak 14, 2013 |
Bigarren finalerdia | Maiatzak 16, 2013 |
Finala | Maiatzak 18, 2013 |
Egoitza | Malmö Arena, Malmö |
Aurkezlea(k) | Petra Mede |
Antolatzailea | Sveriges Television (SVT) |
Partaide kopurua | 39 |
Irabazlea | "Only Teardrops" Emmelie de Forest Danimarka |
39 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino hiru gutxiagok. Armenia lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Aldiz, Bosnia-Herzegovina, Eslovakia, eta Portugalek partaidetzari uko egin zioten arazo ekonomikoak zirela eta, eta baita Turkiak ere botaketa eta sailkapen sistemaren kexu.