Abodi mendilerroa
Euskal Herriko mendilerroa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Abodi Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendilerroa da, mendebaldeko Pirinioen aurrean dagoena, eta Iratiko ingurunea Aezkoa eta Zaraitzu ibarretatik banatzen duena. Mendebaldeko muturrean Taplako gaina eta ekialdekoan Ollokiako lepoa ditu, eta tartean Alforjas-etako pausoa. Irati ibaia bere beheko aldean eta Anduña erreka ekialdearen muturrean sortzen dira. Mendilerroan dagoen Abodi mendiak ematen dio izena mendilerroari.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Abodi mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Abodi |
Garaiera | 1.533 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′02″N 1°07′35″W |
Honen parte da | Aezkoako mendiak |
Mendikatea | Pirinioak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Itxi