Aitor Begiristain
futbolari gipuzkoarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aitor Begiristain Muxika (Olaberria, Gipuzkoa, 1964ko abuztuaren 12a), Txiki Begiristain izenaz ezaguna, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan aritutako euskal herritar futbolaria da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Aitor Begiristain | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Olaberria, 1964ko abuztuaren 12a (59 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania katalana | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria wing half (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 172 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Txiki | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Itxi
2003ko ekainetik 2010eko uztail arte, Bartzelona futbol taldeko zuzendari teknikoa izan zen. Begiristainen sei denboraldiko kargualdi horretan, talde hark ordu arte zituen hiru Europako txapeldunen ligetatik bi irabazi zituen, bai eta Espainiako lau Liga eta Espainiako Errege kopa bat ere, beste zenbait tituluren artean. Kargualdi horren aurretik, Bartzelona futbol taldeak hainbat urte zeramatzan munta handiko titulu bat ere eskuratu gabe.