Akain-belar
Euforbiazeoen familiako zuhaixka hostoiraunkorra. Hostoak zabalak dira, eta lore gorri txikiak ditu. Hazia oso oliotsua da, eta bertatik errizino-olio izeneko substantzia ateratzen da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Akain-belarra (Ricinus communis) euforbiazeoen familiako belar-landare luzea da, lurralde epeletan urtekoa, eta lurralde beroetan iraunkorra dena. Hosto zabalak eta lore txiki gorriak ditu. Oso hazi oliotsua du (% 80). Heste-aringarri gisa erabili izan da olio hori, alegia, errizino-olio ezaguna. Berez Afrikakoa da, baina klima epeleko eta beroko herrialde askotara zabaldu du gizakiak.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Banaketa mapa ...
Akain-belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malpighiales |
Familia | Euphorbiaceae |
Leinua | Acalypheae |
Generoa | Ricinus |
Espeziea | Ricinus communis |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | akain hazi, errizino-olio eta errizina |
Itxi