Akordeoi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Akordeoi edo eskusoinua tekla instrumentu bat da, munduan zehar oso hedatua baina nagusiki Frantzia, Ipar Amerika, Kolonbia (vallenatoa) eta Brasilen.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Akordeoi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | squeezebox (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 412.132 eta 412.132-62-8 |
Jotzailea | akordeoi-jotzaile |
Asmakuntza-data | 1829 |
Itxi
Hainbat akordeoi mota daude, adibidez akordeoi diatonikoa, folkloreari loturik oso zabaldua Euskal Herrian (trikitia), Parisen, Alemanian, Austrian, Kolonbian, Panaman, Mexikoko iparraldean, Argentinako ipar-mendebaldean eta Dominikar Errepublikan.
Akordeoi diatonikoaren antzekoa da Argentinako bandoneona, tangoetan erabilia.