Alde Zaharra (Iruñea)
Iruñeko auzoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alde Zaharra (Alde Zarra lehen eta Iruña Zaharra deitua) Iruñeko hiru burgu historikoen multzoa da: Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin. Hiriaren eta Iruñerriaren erdian dago, Iruñeko goi-ordokiaren goialdean. Hiriko monumentu gehienak biltzen ditu, besteak beste, Andre Maria Erreginaren katedrala, Iruñeko udaletxea, Gazteluko enparantza eta Iruñeko harresiak.
Alde Zaharra | |||
---|---|---|---|
Iruñea, Nafarroa Garaia | |||
| |||
Izen ofiziala | Alde Zaharra/Casco Viejo[1] | ||
Sorrera | K.a. 74 | ||
Kokapena | |||
Udalerria | Iruñea | ||
Probintzia | Nafarroa Garaia | ||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Altuera | 450 m | ||
Azalera | 0,65 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 11.532 (2020) 5.574 (48%) 5.958 (52%) | ||
Dentsitatea | 17 741,54 bizt/km2 | ||
Auzotarra | Iruindar | ||
Posta kodea | 31001 | ||
Auzuneak | Nabarreria San Zernin San Nikolas |
Auzo eta hirigune zenbaitek inguratzen dute: iparraldean Arrotxapea auzoa eta Arantzadi eremua, Arga ibaiak egiten duen meandroa, ekialdean Magdalena auzoa eta haratago Txantrea auzoa, hego-mendebaldean Iruñeko Lehen Zabalgunea eta Iruñeko Bigarren Zabalgunea, eta mendebaldean Takonera eremua.
2020ko maiatzean 11 532 biztanle erregistratu zituen, horietatik 5 574 gizonezkoak eta 5 958 emakumezkoak.