Alex Zülle
txirrindulari suitzarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alex Zülle (Wil, St. Gallen, Suitza, 1968ko uztailaren 5a) txirrindulari profesionala ohia da. Erlojupeko eta mendiko lasterketetan oso ona zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Alex Zülle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alex Zülle |
Jaiotza | Wil (SG), 1968ko uztailaren 5a (55 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Festina | 1998-1998 |
ONCE | 1991ko iraila-1997 |
Movistar Team | 1999-2000 |
Team Bianchi (en) | 2001-2003ko martxoaren 28a |
Phonak Hearing Systems | 2003ko martxoaren 28a-2004 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | etapakako lasterketa |
Itxi
1991an ONCE taldearekin debutatu zuen eta 2004a arte profesionalean aritu zen. Bere lehen urte profesionaletan Burgosko Itzulian etapa bat eta sailkapen nagusia irabazi zuen, bai eta Asturiasko Itzulia, Montjuiceko igoera,Volta a Catalunyako etapa bat eta Siliziako asteko beste bat ere.
Espainiako Vuelta bi alditan irabazi zuen. Halaber, Euskal Herriko Itzulian ere birritan izan zen garaile: 1995ean eta 1997an.