Alexander von Zemlinsky
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexander von Zemlensky (Viena, 1871ko urriaren 14a - Larchmont, 1942ko martxoaren 15a) austriar musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Alexander von Zemlinsky | |||||
---|---|---|---|---|---|
1911 - 1927
1906 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Viena, 1871ko urriaren 14a | ||||
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa | ||||
Heriotza | Larchmont (New York), 1942ko martxoaren 15a (70 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Aron Adolf von Zemlinszky | ||||
Ezkontidea(k) | Louise Zemlinsky (en) | ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) | ||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Irakaslea(k) | Anton Door (en) Robert Fuchs Johann Nepomuk Fuchs (en) Anton Bruckner | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | orkestra zuzendaria, classical composer (en) , idazlea, irakaslea eta musikagilea | ||||
Enplegatzailea(k) | Antzoki Nazionala Divadlo 5. května (en) Nové německé divadlo (en) | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Izengoitia(k) | Al Roberts | ||||
Genero artistikoa | opera sinfonia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | judaismoa Protestantismoa | ||||
Zemlinsky familia judaismora bihurtu zen, Alexanderren amaren aldeko aitonaren erlijiora. Alexanderrek txikitatik jotzen zuen organoa sinagogan eta pianoa ikasi zuen Vienako Kontserbatorioan. Konposizio musikala ere ikasi zuen eta Johannes Brahmsen laguntza jaso zuen. Arnold Schönberg lagun eta koinatuari kontrapuntu eskolak eman zizkion.
1897an bere Bigarren Sinfoniak arrakasta handia lortu zuen Vienan, eta bere ospea handitu egin zen Gustav Mahlerrek 1900ean Es war einmal opera zuzendu zuenean. 1899an protestantismora bihurtu zen.
1900. urtean Alma Schindlerrekin maitemindu zen, baina familiaren presioengatik berak konpromisoa hautsi zuen eta gero Gustav Mahlerrekin ezkondu zen.
1906an Vienako Operako Kapellmeister izendatu zuten, 1911tik 1927ra Pragako Deutsches Landestheater zuzendu zuen eta 1924tik Berlinen lan egin zuen Otto Klempererrekin Kroll Operako zuzendari gisa.
1933an Alemania nazitik Vienara joan zen eta 1938an New Yorkera ihes egin zuen.