Amilotx urdin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus edo Parus caeruleus) Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetako bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukalipto-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz, genero berri bat proposatu da, eta bertan sailkatzen da egun; Cyanistes generoan, alegia.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Amilotx urdin | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Paridae |
Generoa | Cyanistes |
Espeziea | Cyanistes caeruleus |
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Kolorea | urdin, hori, beltz eta zuri |
Masa | 1,14 g (pisua jaiotzean) 11,8 g (helduen pisua) |
Zabalera | 18 cm |
Kumaldiaren tamaina | 5,1 |
Errute denbora | 14 egun |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Arrautza | |
Itxi