Anatoli Karpov
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anatoli Yevgenyevitx Karpov (errusieraz: Анатолий Евгеньевич Карпов edo Anatolij Evgen'evič Karpov) (Zlatoust (antzinako Sobietar Batasuna), 1951ko maiatzaren 23a - ) errusiar xake jokalaria da, eta birritan izan da munduko txapeldun, lehenbiziko aldiz 1975-1985 artean, bigarrengoz 1993-1999 artean. Gehienbat Gari Kasparov xakelariarekin izandako norgehiagoka edo lehia biziarengatik oroitua da. Izan duen elo puntuaketa onena 2780 da, 1994ko uztailean lortu zuena.
Anatoli Karpov | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||||
Ahotsa | |||||||
2021eko urriaren 12a - Hautetsia: 2021 Russian legislative election (en)
2016ko urriaren 5a - 2021eko urriaren 12a Hautetsia: 2016 Russian legislative election (en)
2011ko abenduaren 21a - 2016ko urriaren 5a Hautetsia: 2011 Russian legislative election (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Zlatoust (en) , 1951ko maiatzaren 23a (72 urte) | ||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1951 - 1991) Errusia (1991 - | ||||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Economics Faculty of Saint Petersburg State University (en) | ||||||
Hezkuntza-maila | professor of economics (en) | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania errusiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | xakelaria, politikaria, idazlea, kazetaria eta Dumako diputatua | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | Mosku | ||||||
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | 6th State Duma of the Russian Federation (en) 7th State Duma of the Russian Federation (en) first Civic Chamber of the Russian Federation (en) 8th State Duma of the Russian Federation (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||||
aekarpov.com | |||||||
|
Karpovek hiru alditan irabazi zuen SESBeko xake txapelketa, 1976, 1983 eta 1988an; azken horretan lehen postua Gari Kasparovekin partekatu zuen.
Sobietar Batasuneko xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1972, 1974, 1980, 1982, 1986 eta 1988ko Xake Olinpiadetan eta 1985eko eta 1989ko Taldekako Munduko Xake Txapelketan.
9 aldiz irabazi du Xakearen Oscarra.