Aniren Papiroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aniko Papiroa Hilen Liburuaren bertsiorik ezagunena da. Uste denez, XVIII. dinastian idatzia izan zen, gutxi gora-behera, K.a. 1300. urtean, eta, aurkitu diren Liburuko testu guztien artean, atal gehien dituena da, guztiak epaiketaren pauso bakoitza azaltzen duten marrazkiekin apainduta.
Datu azkarrak Aniren Papiroa, Jatorria ...
Aniren Papiroa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. 1250 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Papiroa |
Dimentsioak | 42 () × 67 () cm |
Kokapena | |
Lekua | British Museum |
Bilduma | British Museum |
Inbentarioa | EA10470,3 |
Itxi
Gaurko egunetara heldu den papiro hendienetako bat da, ia 26 metroko luzera baitu. British Museumeko funtsen zati da 1888tik, Luxorretik gertu, Ernest Wallis Budgeek aurkitu zuenean, museoko erosketa agenteak, XVIII. dinastiako hilobi batean.