Anna Txitxerova
errusiar jauzilaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Anna Vladimirovna Txitxerova (errusieraz: Анна Владимировна Чичерова; 1982ko uztailaren 22a) errusiar altuera jauzilaria da. Urrezko domina lortu zuen 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan eta 2011ko Atletismo Munduko Txapelketan eta jatorriz brontzezko domina eman zioten 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan. 2007an eta 2009an Munduko Txapelketan txapeldunordea izan zen, eta brontzezko domina 2013an eta 2015ean.
Anna Txitxerova | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Belaya Kalitva (en) , 1982ko uztailaren 22a (41 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Errusia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Gennadiy Chernovol (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | gorako jauzilaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Yevgeniy Zagorulko (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 57 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 180 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gradua | kapitain | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2016ko maiatzean, jakinarazi zen 2008ko Jokoetako laginak berriz ikuskatzean errendimendua hobetzeko botiketarako 31 aurkikuntza positibo aurkitu zituztela. Froga positibo horietako bat Txitxerovarena zela onartu zuten. 2016ko urriaren 6an, COIk baieztatu zuen Txitxerovak dopin proba batean huts egin zuela, turinabola 2008ko laginean zegoela eta brontzezko domina kendu ziola. Domina, azkenean, Chaunte Lowe jatorrizko 6. sailkatuari esleitu zitzaion, 4. eta 5. postuetako altuerako jauzilariak positibo eman zutelako beraien probetan.
2018ko uztailaren 23an, lehiaketa nazionalera itzuli zen 1,90 m-ko jauzia egin zuen eta biharamunean, deskalifikatu egin zuten, atletak IAAFi 2018ko Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ahal izateko eskatu zion.
2019an, 2,01 saltatu zuen Pista Estalian bi aldiz, hiru eguneko aldearekin. 36 urterekin, jauzi hoti berdindu zuen Masters W35 Munduko Errekorra berdinduz, nahiz eta Pista Estalian egin zuenez, ez dituzte errekor gisa aitortu.
2019ko irailean, Chicherovari, Elena Lashmanovari batera eta IAAFeko Atletismo Munduko Txapelketarako baimena ukatu zitzaion.