Antoine Bourdelle
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antoine Bourdelle, Émile Antoine Bordelles jaioa (Montauban, 1861eko urriaren 30a - Le Vésinet, 1929ko urriaren 1a) frantziar eskultorea izan zen. Auguste Rodinen ikaslea eta Alberto Giacometti eta Henri Matisseren irakaslea izan zen. Art Deco eta eskultura modernorako trantsizioaren eskultore garrantzitsua izan zen.
Antoine Bourdelle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Émile-Antoine Bordelles |
Jaiotza | Montauban, 1861eko urriaren 30a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Le Vésinet, 1929ko urriaren 1a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Stéphanie Vanparÿs (1904ko martxoaren 22a - 1910) Cléopâtre Bourdelle-Sevastos (1918ko ekainaren 17a - 1929ko urriaren 1a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (1884 - 1886) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Paul Baudoüin Alexandre Falguière Auguste Rodin |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Tolosa Okzitania eta Paris |
Enplegatzailea(k) | Auguste Rodin (1893 - 1908) Grande Chaumière Akademia (1909 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Arte figuratiboa |
1874an, aitaren altzari-tailerrean hasi zen lanean, eta zurezko tailuak egiten hasi zen. Tolosa Okzitaniako eta Parisko Arte Ederretako Eskoletan ikasi zuen. 1885ean bere eskultura estudioa Parisen ezarri zuen. 1893an Auguste Rodinekin hasi zen lanean. Haren lankidetzak hamabost urte iraun zuen. 1900ean eskultura eskola bat ireki zuen Rodin eta Desboisekin batera. Eskolak luze iraun ez bazuen ere, Matisse izan zuten ikasle. Grande Chaumière Akademiakoan ere irakatsi zuen, eta bertako ikasleen artean Giacometti egon zen. 1913an Eliseo Zelaien Antzokiaren dekorazioa egin zuen.