Argo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Argo greziar mitologian, Jason eta bere lagun argonautak, Iolkotik, urrezko ahari larruaren bila nabigatzeko erabili zuten itsasontziaren izena da. Mitoaren iturririk hoberena, Rodaseko Apolonioren Argonautika da
- Artikulu hau itsasontziari buruzkoa da; konstelazioa gaitzat duena beste hau da: «Argo Navis»
Argo itsasontzia, Argosek eraiki zuen, eta, beraz, bere omenez izendatua izan zen. Argok, hitz egiteko eta profeziak egiteko dohainak zituen, Dodonako Orakulutik zetorren haritz zurez egina baitzegoen.
Argo eta bere tripulazioa, Herak bereziki babestuak izan ziren.