Arnasestu
Arnasa hartzeko jatorri organikoko zailtasuna / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arnasestua, disnea edo itolarria arnas gaixotasunen sintomarik garrantzitsu eta tipikoena da, bihotzaren eta ORLren eremuko eritasun batzuetan ere agertzen den arren. Bestela, psikiatrian ere ikus daiteke arnasestua eri batzuengan.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Arnasestu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | abnormal breathing (en) |
Espezialitatea | pneumologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Morfina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | R06.0 |
GNS-9-MK | 786.09 |
GNS-10 | R06.0 |
GNS-9 | 786.09 |
DiseasesDB | 15892 |
MedlinePlus | 003075 |
eMedicine | 003075 |
MeSH | D004417D004417 |
Itxi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gaixoek sentitutako sintoma hau haize falta edo itoaldia da, oxigenoaren gabeziaren ondorioz.
Beste sinonimo batzuk: arnasbehar, itobehar, itodura, hatsanka, itomen, itoaldi, hatsantura, hats-bahitura, alba, txurrun edo hatsantzea.