Arno (Gipuzkoako mendia)
Euskal Herriko mendia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arno Gipuzkoako mendebaldean dagoen mendia da, Mendaro eta Mutriku artean kokatutakoa, Debabarrenean. Artadi kantauriarrak estaltzen du mendigune guztia, ohikoa den moduan kostaldetik gertu dauden beste mendi batzuetan Lea-Artibai edo Busturialdean.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Arno | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Arnoko mendilerroa |
Garaiera | 618 m |
Prominentzia | 87 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′39″N 2°23′38″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Mutrikutik |
Luberri | Luberri |
Itxi
Mendiaren inguruan San Andres eliza (Mutriku), Santa Ana ermita (Mendaro), Sasiolako komentua (Deba) ditugu. Tontorretik hurbil mendi-aterpea dago, Elgoibarko mendi taldearena.