Arrisku kirol
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zenbait kirol motari esaten zaio arrisku kirolak –kirol sortu berriak horietako asko–, ohiko kirol jarduerak baino arrisku handiagoa dakartelako kirolariarentzat. Arrisku kirol horietako asko, baina, kirol klasiko bihurtzen dira gero, etekina ateratzeko aukera ikusten duten babesleen laguntzaz zabaldu ondoren. Kirol jarduera horien beste eragileetako bat kirol material berriaren sorrera da (baden kirol baten aldaerak sorraraziz). Beste eragile aipagarrienetako bat Errekorren Guinness Liburua bera da, sortu zenetik kirolak eta kirol antzeko jaduerak eta batez ere jarduera bitxiak bultzatu dituelako. Arriskuzko kirol horietako batzuen helburu nagusia, baina, ez da lehia, ongi pasatzea baino.