Arte eder
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendebaldeko Europako tradizio akademikoan, arte ederra (baita pluralean ere, arte ederrak) edo edertia helburu estetikoa duen adierazpide artistikoa da. Arte aplikatuari kontrajartzen zaio, azken horrek funtzio praktikoren bat baitu, estetikoaz gain.
- Artikulu hau adierazpide artistikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arte Ederrak (argipena)».
Historikoki bost arte eder nagusi izan dira: margolaritza, eskultura, arkitektura, musika eta olerkigintza. Horiei arte eszenikoak ere gehitzen zaizkio, besteak beste antzerkigintza eta dantza. Gaur egun beste hainbat esparrutako formak ere arte ederren adigaian sartzen dira: zinemagintza, argazkigintza, arte kontzeptuala eta irarketa.