Bonelli arrano
Hieratus generoko arranoa. 70 cm inguruko luzera eta 170 cm-ko hego-luzera maximoa ditu. Tamaina ertaineko hegazti eta ugaztun txikiez elikatzen da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bonelli arranoa (Aquila fasciata edo Hieraaetus fasciatus), aztore-arrano izenez ere ezaguna, accipitridae subfamiliako hegazti harraparia da.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Bonelli arrano | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae |
Generoa | Aquila |
Espeziea | Aquila fasciata Vieillot, 1822
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | arra: 1,82 kg (helduen pisua) emea: 2,56 kg (helduen pisua) 112 g (pisua jaiotzean) |
Kumaldiaren tamaina | 12 |
Itxi
Neurri ertaineko arranoa da. Hegoaldeko Europa eta Afrikatik hasi (Saharako ipar eta hegoaldean) eta hegoaldeko Asia eta Indonesiaraino banatzen da, baina bere populazio handienak Iberiar penintsulan eta Magreben daude[1]. Azken hamarkadetan atzerakada handia jasan duen espeziea da, bereziki giza presioaren ondorioz, eta dagoeneko hiru bikote ugaltzaile baino ez dira geratzen Euskal Herrian, bat Araban eta bi Nafarroan.
1815ean Franco Andrea Bonelli italiar ornitologoak espeziea topatu zuenez, Louis Vieillot frantziarrak 1822an bere izena eman zion.