Batabiar
Antzinako herri germaniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Batabiarrak[1], latinez batavi, herri germaniarra izan zen, eta gaur egungo Herbehereetan bizi zen. Jatorrian, herri katoen parte zen, eta Tazitok Rin ibaiko deltaren biztanle gisa aipatu zituen (Tazito, Historiae IV). Horren ondorioz, latinez Batavia izena eman zioten eskualde honi.
K.a. I. mendearen bigarren erditik K.o. III. mendera arte agertzen dira iturri idatzietan. Batabiar jatorriko soldaduez osatutako erromatar unitate militar batzuei ere ematen zaie izen hau. Batabiar soldaduak oso preziatuak izan ziren eta I. mendean, matxinada handi bat antolatu zuten Erromatar Inperioaren aurka.
Denbora batez, 1795 eta 1806 bitartean, Herbehereek Bataviako Errepublika izena hartu zuten. Indonesiako hiriburua den Jakartari ere, Batavia deitu zioten 1619 eta 1942 bitartean, Herbeheretarrek egindako kolonizazioaren baitan.