Boa Vista
From Wikipedia, the free encyclopedia
Boa Vista Brasilgo hiria da, Roraima estatuko hiriburu eta biztanle gehien dituen hiria. Branco ibaiaren ertzean dago. Brasil guztian, Boa Vista da osorik Ekuatoretik iparralderantz dagoen hiri bakarra. Azalera handikoa da, 5.117,9 km²-koa: bertako indigenen eremua 1.447,35 km²-koa da.
Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Boa Vista | |||
---|---|---|---|
Brasilgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Brasil | ||
Estatua | Roraima | ||
Alkatea | Teresa Surita (en) | ||
Posta kodea | 69 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 2°49′12″N 60°40′19″W | ||
Azalera | 5.117,9 km² km² | ||
Altuera | 85 | ||
Mugakideak | Amajari, Cantá, Alto Alegre (Roraima), Bonfim, Mucajaí, Normandia (Roraima) eta Pacaraima | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 413.486 (2022) −23.105 (2021) | ||
Dentsitatea | 72,71 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1890 | ||
Telefono aurrizkia | 95 | ||
Ordu eremua | UTC−04:00 | ||
http://www.pmbv.rr.gov.br/ |
Itxi
Deigarria da hiriaren egitura erradiala, Parisko tankerako kaleekin: 1944-1946 bitarteko plana izan zen hori. Joaquim Nabuco Plazara doaz hiriko etorbide nagusiak: plaza horretan daude botereen egoitza nagusiak, hala nola Gobernuaren Jauregia, Legebiltzarra, Kultura Jauregia, Postetxea, Katedrala, banketxeak, hotelak eta abar. Izan ere, administrazio-hiria da, estatuko zerbitzu guztiak dituena.