Brazil (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Brazil (euskaraz Brasil) 1985eko Terry Gilliam ingeles zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako zientzia-fikziozko film bat da. Jonathan Pryce, Robert De Niro, Katherine Helmond, Ian Holm, Bob Hoskins, Michael Palin, Ian Richardson, Peter Vaughan eta Kim Greist aktoreek antzeztu zuten.
Brazil (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1985 | |||
Izenburua | Brazil | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Australia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Neo-noirra, zientzia-fikziozko filma, fantasiazko filma, science fiction comedy (en) , film komikoa, Gabonetako filma, film distopikoa, retro-futurism (en) eta arthouse science fiction film (en) | |||
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Terry Gilliam | |||
Gidoigilea(k) | Terry Gilliam Tom Stoppard Charles McKeown | |||
Antzezlea(k) | ||||
Jonathan Pryce Robert De Niro (Harry Tuttle (en) ) Katherine Helmond Ian Holm Bob Hoskins Michael Palin Ian Richardson Peter Vaughan Kim Greist Jim Broadbent Barbara Hicks Charles McKeown Derrick O'Connor (en) Terry Gilliam John Flanagan (en) Gorden Kaye David Gant Roger Ashton-Griffiths Sue Hodge (en) Simon Jones (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Arnon Milchan | |||
Konpainia ekoizlea | Regency Enterprises (en) | |||
Edizioa | Julian Doyle (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Norman Garwood (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Michael Kamen | |||
Argazki-zuzendaria | Roger Pratt | |||
Jantzi-diseinatzailea | James Acheson (en) | |||
Fikzioa | ||||
Historia | ||||
Nominazioak | ||||
kronologia | ||||
|
Filma nagusiki George Orwell ingeles idazlearen 1984 eleberrian oinarritua dago eta distopian bizi den gizarte batean girotua. Aldiz, filmaren izenburua 1939an Ary Barroso brasildar musikagileak konposatuta eta Geoff Muldaur abeslariak abestutako Aquarela do Brasil ("Brasilgo Akuarela") abesti ospetsuaren izenburutik hartua da, ingelesez herrialde horren izena "Brazil" idazten baita.
Terry Gilliamen hitzetan film honek berak zuzendutako Time Bandits ("Denbora Bidelapurrak", 1981) eta The Adventures of Baron Munchausen ("Munchausen Baroiaren Abenturak", 1988) filmeekin batera "Irudimenaren Trilogia" delakoa osatzen omen dute. Hiru filmak bizitzaren hiru aro ezberdinetako hiru ikuspuntuetatik irudimenaren bidez errealitatetik ihes egiteko isladak omen dira: "Time Bandits, haur baten ikuspuntutik, Brazil, gizon heldu baten ikuspuntutik, eta Munchausen, gizon adindu baten ikuspuntutik".
Gaurko egunez Brazil kultuzko film bat bilakatu da eta Gilliamen filmeen zaleen artean ziur aski gogokoena.