Christian B. Anfinsen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Christian Boehmer Anfinsen (Monessen, Pennsylvania, 1916ko martxoaren 26a - Randallstown, Maryland,1995eko maiatzaren 14a) estatubatuar biokimikaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi
Swarthmoren eta Harvarden egin zituen ikasketak. Gero, artritisa eta metabolismoaren gaixotasunak ikertzen zituen Bethesdako Institutu Nazionalean (Maryland) lan egin zuen. Entzimen formarekin eta jarduerarekin zerikusia zuten zenbait aurkikuntza egin zituen. 1972an, Kimikako Nobel saria jaso zuen, Moorerekin eta Steinekin batera, erribonukleasaren inguruan egindako lanengatik.