Dean Rusk
From Wikipedia, the free encyclopedia
David Dean Rusk (Cherokee konderria, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1909ko otsailaren 9a - Athens, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1994ko abenduaren 20a) politikaria izan zen.
Datu azkarrak 54. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Idazkaria, 2. Assistant Secretary of State for East Asian and Pacific Affairs (en) ...
Itxi
Trumanen administrazioan Estatuko idazkariordearen laguntzailea (1949) eta Ekialde Urruneko Arazoetarako idazkariordea izan zen (1950-1951). Rockefeller Fundazioaren lehendakari izendatu zuten ondoren (1952-1960). Estatuko idazkari izendatu zuen John Fitzgerald Kennedyk 1961ean, eta kargu horretan iraun zuen Johnson lehendakariarekin 1968 arte. Robert McNamara politikariarekin batera Estatu Batuek Vietnamen izan zuen esku hartzearen ardura nagusia izan zuen. Georgiako Unibertsitateko irakasle izan zen 1970. urtetik aurrera Nazioarteko Zuzenbideko sailean.