Diartrosi
Higikortasun handia duen giltzadura / From Wikipedia, the free encyclopedia
Diartrosiak giltzadura mota bat dira. Giltzadurak hezur desberdinen artean dauden kontaktu guneak dira, eskeletoari oreka eta mugikortasuna ematen diotenak. Hauen inguruan eta batzuetan barnealdean ere lotailuak kokatuko dira.
Datu azkarrak Xehetasunak, Identifikadoreak ...
Diartrosi | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | junctura synovialis |
TA | A03.0.00.020 |
FMA | 7501 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi
Higidurari dagokionez, hiru giltzadura mota daude: sinartrosiak, anfiartrosiak eta diartrosiak. Sinartrosiak ez dira ezer ere ez mugitzen eta anfiartrosiak oso gutxi mugi daitezke; diartrosiek, berriz, mugitzeko gaitasun handiena daukate.