Dibergentzia (matematika)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dibergentzia, kalkulu bektorialaren adar matematikoan, bektore-eremu baten sartze fluxuaren eta irteera fluxuaren arteko ezberdintasuna neurtzen duen balio eskalar bat da. Ezberdintasun hori bolumen bat inguratzen duen azaleran zehar neurtzen da.
Honela, bolumen horren barnean bektore "iturri" bat baldin badago (bektoreen jatorri bat), dibergentzia positiboa izango da, eta bolumenaren barnean "putzu" bat baldin badago (bektoreak biltzen diren puntu bat), dibergentzia negatiboa izango da. Dibergentziaren balioa zero izango da sartzen den bektore dentsitatea (fluxua) edo neurgai kopurua eta irteten direna berdinak baldin badira.