Ellora
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ellora (maratheraz: वेरूळ, Ellorā) Indiako arkeologia-aztarnategia da, Bombaytik hurbil dagoena. Erdi Aroko hainbat tenplu daude bertan. Horietako batzuk harkaitzean gizonak zulatuak eta beste batzuk adreiluz eta harriz jasoak, vihara eraikuntzen estiloan, eginak dira.
Ellora leizeak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kailasanatha tenplua (16. leizea) | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 243 |
Kokalekua | India |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 20°1′35″N 75°10′45″E |
Izen ematea | 1983 (VII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ellora garai horretako hainbat erlijiorentzat zen leku sakratua, leku berean baitaude tenplu budistak, hinduak eta jainistak. Lehenengo garaietako guztietan aipagarriena Vishrakarmango tenplu budista da. Hala ere, tenplurik harrigarriena Kailasa-ko Shivarena da, VIII. mendekoa, hasieran harkaitzean zulatua eta geroztik hartatik ebakia (578-772 bitartean egina).