Enrique Rodríguez Galindo
espainiar militarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Enrique Rodríguez Galindo (Granada, Espainia, 1939ko otsailaren 5a - Zaragoza, 2021ko otsailaren 13a) Guardia Zibileko jenerala izan zen. Erakundean 1958an hasi eta 1980rako komandantea zen. Orduan Intxaurrondon egoitza duen 513. komandantziaren agintaritza lortu zuen. 1992ko otsailaren 26an jeneral izendatu zuten.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Enrique Rodríguez Galindo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Enrique Rodríguez Galindo |
Jaiotza | Granada, 1939ko otsailaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Zaragoza, 2021eko otsailaren 13a (82 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Guardia Zibila |
Enplegatzailea(k) | Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa (1958 - 2002ko apirilaren 3a) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Grupos Antiterroristas de Liberación |
Gradua | brigada-jeneral komandante koronel teniente kapitain teniente koronel |
Itxi
Gerra zikinean ibiltzeagatik, eta Lasa eta Zabalaren hilketan inplikatuta egoteagatik GALeko partaide bezala, 2000. urtean 71 urteko espetxe-zigorra jaso zuen.[1] 2004an, osasun-arazoak zituela eta, kartzelatik atera zuten.[2] 2021eko otsailaren 13an hil zen, COVID-19aren eraginez.