Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua) —gaztelaniaz Partido Comunista de España-reconstituido, PCE (r)— Espainiako alderdi politiko marxista-leninista bat da. Bere buruzagi historikoa egun Espainian espetxeraturik dagoen Manuel Pérez Martínez Camarada Arenas da. Gaur egun alderdi ilegala da Espainian, eta hainbat kide ditu espetxean. Hego Euskal Herrian ere egiturak ditu (Gasteizen eta Bizkaiko Ezkerraldean izan du historikoki presentzia); 1981ean Kepa Crespo PCE (r)-ko euskal presoak bizia galdu zuen gose greban.
Datu azkarrak Partido Comunista de España (reconstituido)PCE(r), Sorrera ...
Partido Comunista de España (reconstituido) PCE(r) | |
---|---|
Sorrera | 1975 |
Desegitea | 20031 |
Ideologia politikoa | Marxismo-Leninismoa Maoismo historikoa |
www.antorcha.org | |
1 Espainian legez kanporatu zuten. |
Itxi
Bere adierazpen organoak Resistencia eta Antorcha dira.