Europako hizkuntzak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Europako hizkuntzak europar geografian eta kulturan kokatuta dauden komunitate ezberdinek egunero hitz egiten dituzten hizkuntzak dira.
Arlo hauen ikerketa, euren garapen historikoa, baldintza soziolinguistikoak eta beste ezaugarri batzuek eurohizkuntzalaritza izeneko ikerketa-alorra osatzen dute.
Europako hizkuntza gehienek arbaso berak dituzte eta indoeuropar hizkuntzen familia osatzen dute.
Europako Kontseiluak, Bielorrusia izan ezik Europako beste estatu guztiek parte hartzen duten erakundeak, Europako hizkuntza guztiak bultzatzen ditu, batez ere eskualdeetako hizkuntzak eta hizkuntza txikiak, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna nazioarteko itunaren bidez. Bertan sinatu duten estatuek hizkuntza txikiak babestu behar dituzte, zein gradutan babesten dituzten adieraziz.