Euskadi plaza (Bilbo)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskadi plaza Bilboko Abandoibarra auzoan dagoen plaza bat da. Yale Unibertsitateko irakaslea eta paisai-arkitektoa den Diana Balmorik diseinatu eta 2011ko martxoaren 18an hiritarrei ireki zen. Eremuak 6.600 m²-ko azalera du eta itxura bikaineko zuhaitzez inguratua dago (iparraldean haritzak eta hegoaldean ezkiak), erdigunean metro zabalerako pasealekua duelarik.
Euskadi plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.2668889°N 2.9380556°W / 43.2668889; -2.9380556 |
Eraikuntza lanak 2008an hasi ziren, baina urte haietan Atzerakada Handia hasi zenez Bilboko Udalak jatorriz eraikitzea aurreikusiak zeuden hainbat elementu kentzea erabaki zuen, tartean iturri bat eta barne-lorategia.