Fabio Felline
txirrindulari italiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fabio Felline ( Turin, 1990eko martxoaren 29a ) Italiako txirrindulari profesionala da, Astana-Premier Tech taldean aritzen dena . Mendi erdia erraz gainditzen duen esprinterra da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi
2010eko denboraldirako, Footon-Servettok, UCI ProTeam kategorian, denboraldi baterako sinatu zuen, horrela profesionaltasunerako jauzia eman eta pelotoi osoko txirrindulari gazteenetako bat bilakatu zen, 19 urte besterik ez zituela. 2011n taldean jarraitu zuen Geox-TMC izena aldatu eta kanporatu zutenean. Geox desagertu ondoren, Androni Giocattoli-Venezuela talde italiarrarekin fitxatu zuen eta 2014an Trek Factory Racingek kontratatu zuenean lehen mailako txirrindularitzara itzuli zen.