Faraoiaren madarikazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Faraoiaren madarikazioa Antzinako Egiptoko faraoi baten momia asaldatzen duen ororen gainean denbora gutxian pertsona hori hilko duen madarikazio bat eroriko dela dioen sinesmena da. Faraoien hilobiek bertan edo euren inguruan madarikazioak idatzita zituzten sinesmena zegoen, irakurtzen zituzten guztiek bertan ez sartzeko abisatuz. Egiptoko XVIII. dinastiako faraoirik ezagunenetako bat den Tutankhamonen hilobiaren aurkikuntzarekin lotutakoa da ezagunena mendebaldeko kulturan. Egile askok idatzitako madarikazio bat zegoenik ukatzen dute, baina beste batzuk, Howard Carterrek aurreganberan, honako hau zioen idazkun bat zuen ostrakon bat aurkitu zuela diote: "Heriotzak bere makilarekin faraoiaren atsedena asaldatzen duena joko du".