Fernando Amorebieta
FUTBOLARI VENEZUELARRA / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fernando Amorebieta Mardaras (Cantaura, Anzoátegui, Venezuela, 1985eko martxoaren 29a) Euskal Herriko futbolaria da. Erdiko atzelari lanetan aritu da batik bat.
Fernando Amorebieta | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Fernando Gabriel Amorebieta Mardaras | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Cantaura (en) , 1985eko martxoaren 29a (39 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Venezuela Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdiko atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 29 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | ezkertia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 85 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,92 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Amorebieta Cantauran (Venezuela) jaio zen, baina oso gazte izanda Iurretara itzuli zen, bere gurasoen jatorrizko herrira. 1995-96 denboraldian San Miguel eskolako (Iurreta) taldean jokatu zuen eta hortik aurrera Athletic-eko maila guztietan jokatu du. Internazionala izan da Espainiako selekzioaren behe mailekin, bai zentral nahiz ezker hegalean. Fernandok paper garrantzitsua izan zuen 2005/2006 denboraldian. Taldearen ezker hegaleko arazoak zirela eta bere betiko postua utzi eta horrela defentsaren erditik ezkerrera pasa zen. Posizio honetan, nahiz eta arazo batzuk izan, ongi bete zuen bere lana. Askotan bultzada larregi izateagatik kritikatua izan da. 2005/2006 denboraldian 9 txartel hori eta gorri bat ikusi zituen 15 partidutan. Hala ere denborarekin lasaitzen ikasi du eta orain taldeko jokalaririk finenetarikoa dela erakutsi du eta etorkizun bikaina izango duela ematen du. 2006. urtean Venezuelako selekzioarekin jokatzeko aukera kontenplatu zuen, baina FIFAren reglamentuaren arabera ezin du "vinotinto"-arekin jolastu Espainiako selekzioaren behe mailekin jolastu izan duelako. Euskal abertzaletasunarekin zerikusi handia du.