Film (zinema)
istorio bat azaltzen duen zinema-lana / From Wikipedia, the free encyclopedia
Filma edo pelikula zinema zuzendari batek kamera baten bidez grabatu eta muntaia-prozesuaren ondoren publikoari aurkezten dion zinema-lana da. Izena erabilitako euskarriarengatik datorkio. Izan ere, argazkiarekiko sentikortasuna duen materialezko zintak izaten ziren, inpresioz irudi fotografiko eta zinematografikoak gordetzen zituenak. Zinta horiek dituzten fotogramak era bizkor eta jarraian ikusten direnean (gutxienez 18 fotograma segundoko), mugimenduaren ilusioa sortzen dute, gizakien erretinak une batez irudia gordetzen baitu. Gaur egun, zinema egiteko eta ikusteko euskarrien eskaintza zabalagoa da.
- Film hitzak artikulu honetara dakar. Beste esanahietarako ikus: Film (argipena).
- Pelikula hitzak artikulu honetara dakar. Beste esanahietarako ikus: Pelikula (argipena).
Filmak arte-lan mota bat ere badira, zeinek kulturaren gainean eragin handia daukaten, entretenimendu iturri arrakastatsua izan baitaiteke. Zinemako bista-elementuek komunikatzeko ahalmen unibertsala ematen diote filmari, hizkuntzen arteko trabak azpititulu edo bikoizketen bidez gaindituta. Film batzuk mundu osoan bilakatu dira ospetsu.