Gabongo bandera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gabongo bandera 1960an onartu zen eta tamaina bereko hiru errenkada horizontalez osatuta dago. Goiko errenkadaren kolorea berdea da, herrialdeak daukan landarediaren erakusgarri, horiak eguzkia ordezkatzen du eta behean dagoen urdinak Ozeano Atlantikoaren kolore bera du. 1959tik 1960rarte banderan marra horia txikiagoa zen eta Ekuatorea ordezkatzen zuen.