Garapen iraunkor
Baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen dituen garapena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Garapen iraunkorra, jasangarria edo sostengagarria garapen mota bat da (ekonomiarena, hiriena, gizartearena eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen baititu.
Helburua, hiru zutabe hauek bateratzea da:
- Ingurumenaren babesa.
- Aurrerapen ekonomikoa.
- Bidezko gizartea.
Bateratze hori hiru zutabeen edo kontzeptuen arteko harremanean datza. Harreman hori 3 B kontzeptuak dira:
- Bideragarria (ingurumenaren eta ekonomiaren arteko oreka).
- Bidezkoa (ekonomiaren eta gizartearen arteko oreka).
- Bizigarria (gizartearen eta ingurumenaren arteko oreka).
3 B horiek betetzen badira, garapena iraunkorra izango da.