Gemäldegalerie Alte Meister
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maisu Zaharren Margoen Galeria (alemanieraz Gemäldegalerie Alte Meister) Alemaniako Dresde hiriko Zwinger jauregian dagoen Semper hegalean kokaturiko pinakoteka da. Pinakotekak 700 margo inguru ditu Berpizkundetik Barrokorainoko 700 bat margo ditu, hauek Saxoniako Hauteslerriko Augusto II eta Augusto III.ak bildu zituzten XVIII. mendearen lehen erdialdean. 1746an Augusto III.ak Modenako dukearen ehun margo erosi zituen, galeriak Europa guztian oihartzuna izan zuelarik. 1753an Rafael Sanzinoren Madonna Sixtina gehitu zitzaion bildumari.
Gemäldegalerie Alte Meister Dresdeko Estatu Arte bildumen oinarria da, Saxoniako Estatu Librearen jabetza.